2025/10/27 18:00

Ikastaroa

“Gizontasuna korapilatzen” formazio-prozesua (Lehen saioa)

“Gizontasuna korapilatzen” formazio-prozesua (Lehen saioa)
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Dinamizatzailea: Hiruki Larroxa. Jendarte-eraldaketarako pentsamendu kritikoa sustatzea bilatzen duen kooperatiba da. Harreman parekideak sustatzeko proiektu integralak garatzen ditu.
  • Data: Urr27 – Aza/3, 10, 17, 24, astelehena
  • Ordua: 18:00-20:30
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Gizonak 18 urtetik gorakoak
  • Hizkuntza: Euskara edo gaztelania
  • Ludoteka: eskatu beharko da
  • Aldez aurretik izena eman behar da

Gizontasuna ez da izate finko eta natural bat, baizik eta eraikitako identitate soziala, historia osoan eta kultura bakoitzean modu ezberdinetan garatua. Horregatik, beharrezkoa da gizonekin zuzenean lan egitea, gizontasunaren eraikuntzari buruzko ikuspegi kritikoa sustatzeko eta alternatibak aztertzeko. Izan ere, gizonak subjektu aktibo bilakatu behar ditugu eraldaketa feministan; horretarako, eta norbanako bakoitzaren esperientzietatik abiatuta, talde-gogoetak eta eredu hegemonikoen aurkako erronkak sustatuz.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz: 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30

Ohar garrantzitsuak

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da.
  • Izena emateko epea: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide