Atzo abiatu zuten Egurraren Herri, Bosque Country kanpaina. Ekimena kamioi batean dagoen erakusketa ibiltarian datza eta asteburuan Laudioko herrigunean egongo da. Erakunde publikoek sustatutako iniziatibak balioan jarri nahi du tokiko basoen kudeaketa.
Erakusketako kamioia zabaldu egiten da eta, irekitzean, leku aproposa bilakatzen da bisitariek basogintza- eta egurgintza-sektorearen balio-katea ikusteko, ikus-entzunezko
eduki digitalekin interakzioan aritzeko eta modu ludikoan ikasteko. Espazioa diseinatuta dago ikasi bitartean dibertitzeko. Erakusketaren barruan zenbait elementu daude:
● Egurrezko produktuen erakusketa, hala nola bizikletak eta eraikuntza- eta arotzeria-oholak, erakusteko nola ateratzen diren zuhaitz batetik askotariko objektu erabilgarriak. Hala, balioa ematen zaie euskal enpresek baso-kudeaketa jasangarriari esker egiten dituzten proiektuei, bai eta ekonomia berdearen alde apustu egitearen garrantziari ere.
● Dinamika interaktiboak, hala nola escape room bat, sektoreko datuetan oinarritutako pistekin.
● Joko didaktiko bat eta panel grafiko bat. Haien bidez, ikus daiteke zer alde dagoen erregai fosiletatik eratorritako eredu linealen eta egurra (baliabide natural eta berriztagarria) modu jasangarrian kudeatzearen artean, bai ingurumenaren aldetik, baita gizarteari dagokionez ere.
● Tabletak eta joko digitalak, baso-kudeaketa jasangarri eta zirkularrari buruz modu ludikoan ikasteko.
● Ñupi pertsonaia bisitariak gidatzen dituen iratxo bat da eta zuhaitz baten bizi-zikloa azaltzen du (hain zuzen ere, mozketa, eraldaketa, birlandaketa eta aprobetxamendu arduratsua azaltzen ditu). Baskegurrek sortua da pertsonaia hori, ikasleen artean PEFC baso kudeaketa jasangarri eta ziurtatuaren garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.
● Infografia sektorialak, enpleguari, produkzioari eta ingurumen-onurei buruzko
datuak ezagutzeko aukera ematen dutenak.
Horrez gai, haibat adituren bideoak proiektatzen dituzte barruan.