Sanrokezar Erretiratuen Klubari buruzko ezohiko eta premiazko batzorde bat egingo dute astelehenean, EAJk, PSE-EEk eta Omniak eskatuta

Txabi Alvarado Bañares 2025eko urriaren 3a

San Rokezar klubaren espazioa 2022an, inauguratu baino lehen. / Laudioko Udala

Oposizioko taldeek eskatu dute klubeko zuzendaritza bilerara bertaratzea eta hitza hartzen lehena izatea. 

Sanrokezar Erretiratuen Klubari buruzko ezohiko eta premiazko batzordea egingo du Laudioko Udalak datorren astelehenean, oposizioko talde guztiek hala eskatuta. EAJk, PSE-EEk eta Omniak tramitatu dute eskaera formala, “zentroan azken asteetan izandako gertakariak” direla eta.

Era berean, hiru taldeek eskatu dute erretiratuen klubeko zuzendaritza bilerara bertaratzea eta hitza hartzen lehena izatea. “Ekimen honen bidez, oposizioaren helburua da eragindako pertsonei ahotsa ematea eta Udal Gobernuari gardentasuna eta azalpenak eskatzea, orain arte oposizioko taldeei bizkarra emanda kudeatu den gatazka baten aurrean”, azaldu dute alderdiek.

Euren ustez, tokiko gobernu taldeak ezin du “arazo hori alde batera uzten” jarraitu, “ezta informazioa ezkutatzen ere”. Hiru taldeek gogorarazi dute gehiengoa dutela Udalbatzan eta, ondorioz, “bereziki larria” dela gai hau eurekin kontatu gabe lantzea. 

Aiaraldea Komunikabidea Laudioko Udalarekin jarri da harremanetan gaiaz galdetzeko. Tokiko erakundeak jakinarazi du astelehen goizean egingo dutela oposizioko taldeek eskatutako batzordea, eta bertan landuko dutela gaia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide