Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan pedagogia terapeutiko irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
-
Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa, pedagogia edo psikopedagogia graduak kasu. Honez gain, Lehen Hezkuntzako pedagogia terapeutiko minorra edo habilitazioa izatea ere baloratuko da.
-
Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
-
EGA edo titulazio baliokidea.
Hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere.
Bestalde, %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.
Lan deialdi honetarako izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da urriaren 10era arte beranduenez.