Udako etenaldiaren ostean, bihar (urriak 9) itzuliko da Baka(i)rrizketen Probalekua Faktoriara. Hiru umoregile igoko dira oholtzara arratsaldeko zazpietatik aurrera: Mirari Martiarena (Oiartzun), Lander Varona (Gasteiz) eta Ander Malbadi (Albisturre).
Aurkezle lanak egiteaz, aldiz, Julen Pagaurtundua laudioarra arduratuko da, aurreko edizioetan bezala. Izan ere, bere ekimenez ekin zitzaion ekimena Faktorian antolatzeari.
Izenak iradokitzen duen moduan, ostegun honetakoa ez da ohiko emanaldi bat izango, gauzak probatzeko gune bat baizik. Bakarrizketatzaileek sortzen ari diren piezen pasarteak plazaratuko dituzte, jendaurrean ondo funtzionatzen dute ikusteko.
Antolatzaileen asmoa da mota honetako saio bat eskaintzea hilero. Horrez gain, Pagazaurtunduari gustatuko litzaioke sortzaile ezagunen baten emanaldia ere programatu ahal izatea laster. Umoreak, beraz, toki finkoa izango du ikasturte honetan Faktorian.