Gaur enplegua erregulatzeko espedientearen kontsulta epeko azken bilera eguna izan dute Maderas de Llodioko langileen ordezkariek eta Garnica taldeko zuzendaritzak eta akordio gabe amaitu da prozedura.
Gauzak horrela, konpainiaren teilatuan geratu da 39 kaleratzeak gauzatzea eta ekoizpenaren %40 eramatea. Berez, gaurko bileran ez da inolako aurrerapausorik egon eta Garnicak egin duen eskaintza bakarra izan da 35 behargin kaleratzea eta Langile Batzordearentzat onargarriak ez diren baldintza ekonomikoak ezartzea.
Langileen ordezkariek azpimarratu dute bost proposamen ezberdin aurkeztu dituztela enpleguaren suntsiketa ekiditeko eta produkzioa ez eramateko, baina Garnicak ez dituela aintzat hartu.
Bermerik ez
Langile Batzordearen ustez, enpresak ez du inolako konpromisorik erakutsi Maderas de Llodioko jardueraren etorkizunarekin eta erakunde publikoen inplikazio eza kritikatu dute.
Momentuz, bihar bilera deitu dute langileen artean prozesuaren berri emateko eta hurrengo urratsak erabakitzeko.
Argazkiak: Maderas de Llodioko grebalariak