Ehun lagunek baino gehiagok jo dute igandean Gardeara, Graffestan parte hartzeko. 10:00etan abiatu dute ekimena eta tokiak banatuta, margotzeari ekin diote giro onean.
Jarraian, artistek zein lagunek, antolatzaileek eta bisitariek elkarrekin bazkaldu dute eta gero zozketa egin dute.
Arratsaldean jarduera ez da eten eta Rlantz eta Dardadara Soinu Sistemaren musika emanaldiak izan dituzte jaia girotzeko, margolanei azken ukituak ematen zizkieten bitartean.