Bilal Ben Yechouk itzulera zoriontsua izan zuen larunbatean Donostian, Atano III. frontoian. Boxeo neoprofesionalean aritu zen eta hiru minutuko hiru round egin zituen Aritz Rekarteren aurka, 95 kiloko kategorian.
Aretarrak aitortu du bere aurkaria oso ona dela eta borroka ikusgarria eskaini zutela: "Aritz oso ona eta indartsua da. Kolpe gogorrak trukatu genituen eta inork ez zuen bukatu zerbait gordeta. Biok eman genuen dena".

Garaipena puntuei esker lortu zuen kirolariak eta norgehiagokaren zailtasunak zapore oso gozoa utzi zion etxera itzultzeko orduan: "Belaunean ebakuntza izan nuen eta urtebetez egon naiz ringera igo gabe, baina sentsazioak onak izan ziren larunbatean, gehiagoren bila joan nahi dut".
Boxeoa
Egia esanda, Bilal Ben Yechouk ibilbide luzeagoa dauka kick boxingean eta larunbatekoa bere bigarren hitzordua izan zen boxeoan. Bere ohiko taldea Blakz Team da, baina asteburuko hitzordua Sorabox taldeak antolatu zion.