Kontzertua eskaini zuten Laudioko ArteOn abesbatzako kideek atzo arratsaldean Lamuza parkeko Kasinoan, baina ez ziren bakarrik egon. Soriako Abesbatzako gazteak gonbidatu zituzten eurekin batera abestera. Modu horretan, gazte abesbatzen topaketa bilakatu zuten emanaldia. Bi abesbatzetako kideak txandaka igo ziren oholtzara, eta hainbat abesti ezagunen bertsioak eskaini zituzten.