Envases Metalúrgicos de Álava enpresak jakinarazi du bezero kudeatzailea kontratatzeko prozesua abiatu duela. Langile hori proiektu komertzialen barne garapenaz arduratuko da, alegia, proiektuak fabrikagarri bihurtzea izango du bere gain.
Laudion bertan egongo da lanpostua eta Nazioarteko eta Estatuko merkatuetarako Kudeatzaile Komertziala izango da.
Konpainiak honako baldintza hauek eskatu ditu:
- Administrazio arloko GMHZ edo unibertsitateko prestakuntza.
- Gutxienez 2 urteko esperientzia salmenta departamentuetan, industria sektorean eta nazioarteko inguruneetan, bai front office zein back office posizioetan, neurrira egindako soluzioak eskaintzeko.
- Bezeroari aholkularitza ematea funtsezkoa den proiektuen kudeaketan esperientzia.
- Ingeles maila oso altua izatea eta frantsesa jakitea baloratuko da.
- Talde-lana, bezeroarenganako orientazioa eta komunikazio gaitasun onak funtsezko gaitasunak dira lanpostuaren garapenerako.
Interesdunek hemen eman behar dute izena eta informazio osagarria news@envases.org helbide elektronikoan eskatzeko aukera dute.