Laudioko Ibar Krosaren edizio borobila izango da aurtengoa, berrogeigarrena, hain zuzen ere. Azaroaren 9an, igandez, izango da hitzordua eta ohi bezala, ehunka korrikalariren parte hartzea aurreikusi dute.
9:30ean hasiko dira probak, eskola-kiroleko kategoriekin. Lasterketa herrikoia 10:40ean izango da, eta parte hartu nahi dutenek clubatletismolaudio@gmail.com helbidean eman beharko dute izena.
Paralinpikoen eta master kategorietako atleten txanda jolas festaren ostean izango da. Azkenik, proba absolutuan lehiatuko dira gizon zein emakumezkoak, 13:20ean.
Ibilbide ezberdinak prestatu dituzte kategoriaren arabera, eta beheko irudian ikus daitezke guztiak, bai eta ordutegi zehatzak ere.
