Maderas de Llodio greba mugagabean

Itxialdia abiatu dute Maderas de Llodioko langileek Laudioko Udaletxean, instituzioei esku hartzea exijitzeko

Erredakzioa 2025eko urriaren 24a

Bihar goizeko bederatzietan amaituko dute ekimena, Herriko plazan egingo dute agerraldi batekin.

Itxialdia abiatu dute Maderas de Llodioko langileek Laudioko Udaletxean, gaur arratsaldean eginiko eskualdeko mobilizazioaren ostean. Jende andana bildu da Garnica taldeak egikaritutako kaleratzeak salatzeko protestara. Herritarrek Eroskiko biribilgunean egin diete harrera fabrikako ataritik jaitsi diren grebalariei, txalo eta bengala artean.

Ikasleen eta beste lantegietako beharginen elkartasun mezuak jaso dituzte ibilbidean zehar, eta ezezagun talde batek zerrautsez bete du Aldundiaren bulegoa bertatik pasatzerakoan.

Hain zuzen, bulego horretan atzo Ramiro Gonzalezek eginiko prentsaurrekoari egin diote aipamena langileek. “Atzo, Ramiro izan zen aldarrikapen hutsalen bozeramaile, non eta gure herrian bertan. Non eta duela astebete Maderaseko langileek okupatu genituen bulegoetan”, aipatu dute udaletxeko balkoitik beharginek.

Bihar goizeko bederatzietan amaituko dute itxiladia, Herriko plazan egingo duten agerraldi batekin

Herriko plazara iristean langile talde bat sartu da udaletxera, eta hitzartzea eskaini dute balkoitik. Gogor kritikatu dute erakundeen "jarrera pasiboa" eta eskualdearen etorkizunaren defentsan "aurpegirik eman ez izana". Kontrara eskualdera "kea saltzera" etorri ziana leporatu diete instituzio publikoei

Horregatik sartu dira, hain zuzen ere, gaur udaletxera gaua pasatzera: "Gaurko ekintza sinbolikoaren bidez gure ahotsari eta eskakizunei entzungor egin nahi dietenengana iristea espero dugu. Ekintza sinboliko horiek gure esku ditugun espazio guztietan planteatzera behartuta gaude, kaleak, lantokiak, institutuak edo erakundeak izan".

Azaldu dutenez, bihar goizeko bederatzietan amaituko dute itxiladia, Herriko plazan egingo duten agerraldi batekin. Herritar orori luzatu diote biharko prentsaurrekora batzeko deia.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide