Maderas de Llodio greba mugagabean

Tubacexeko langileek 4.320 euroko ekarpena egin dute Maderas de Llodioko piketean

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 29a

Tubacexeko langileek 4.320 e 4 1761686332467
Tubacexeko langileek 4.320 e 2 1761686329989
Tubacexeko langileek 4.320 e 6 1761686334612
Tubacexeko langileek 4.320 e 3 1761686331263
Tubacexeko langileek 4.320 e 1 1761686328543
Tubacexeko langileek 4.320 e 5 1761686333633

Amurrio eta Laudioko 142 langilek parte hartu dute ekimenean. 

Astelehen goizean Tubacex enpresako behargin talde bat (sindikatu ezberdinetako kideekin) bertaratu zen Maderas de Llodioko piketera ekarpen ekonomikoa egitera. Zehazki, 4.320 euro eman zizkieten greban dauden langileei. 

Egitasmoa LAB sindikatuko zenbait kidek jarri zuten abian: "Ikusita Langile Batzordeak ez zuela egiten, LABeko bost beharginek bildu genuen dirua eta aipatu beharra dago sindikatu guztietako hainbat lankidek egin dutela ekarpena, eta ez soilik LABekoek".

Elkartasun bilketa egin dutenek azpimarratu dute Tubacexeko greba izan zenean inguruko lantegi guztiek babestu zutela eta elkartasunak ez duela mugarik izan behar. "Ni kaleratuen zerrendan nengoen eta ezezagun askok lagundu gintuzten aurrera egiten, hori itzultzeko ordua da orain", adierazi du LABeko kideak.

Edonola ere, Tubacexeko langileek ez dute autokritika ekidin: "Egia da 142 langilek jarri dutela dirua, baina enpresa honetan askoz gehiago gara eta ez dugu ahaztu behar jaso genuen laguntza eta elkartasun uholdea".

Argazkiak: Tubacexeko langileak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide