Laudio Institutuko ikasleek Polonia bisitatuko dute Erasmus+ programaren edizio berrian

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 4a

Hainbat herrialde bisitatu dituzte Laudio BHI Institutuko ikasleek, Lituania barne./ Aiaraldea

Martxoan etorriko dira poloniarrak Aiaraldera eta hurrengo hilabetean eskualdeko gazteek joko dute Europako Ekialdera.

Laudio BHI Institutuko DBHko 3. eta 4. mailetako 40 ikaslek inguruk eman dute izena Erasmus+ programaren hurrengo edizioan parte hartzeko. Ohikoan bezala, proiektuak bi ikasturte barne hartuko ditu, indarrean dagoen honetan bi bidaia egitea espero dute eta hurrengoan azkena.

Momentuz, Polonia da zehaztu duten helmuga bakarra. Asmoa da poloniarrak Aiaraldera etortzera martxoan eta tokiko ikasleek, aldiz, apirilean jotzea hara.

Halaber, Laudio Institutua harremanetan dago Alemaniako beste ikastetxe batekin, egonaldia eurekin trukatzeko.

Adimen Artifiziala

Egitasmoaren irakasle arduradunek azaldu dutenez, ardatz berriak dauka ekimenak eta nagusia Adimen Artifiziala da. Arlo horretako aditua Laudiora joango da ikasleak zein irakasleak trebatzera, modu egokian nola erabili behar den jasotzeko. Helburuak teknologia berrietan gaitasunak eskuratzea, praktika onen trukaketa edo ingelesa hobetzea izango dira, besteak beste

Hain zuzen, Udiarraga Abrisketa irakasleak aipatu du Adimen Artifiziala, inklusibitatea eta teknologia berriak uztartu nahi dituztela: "Alde batetik, gure ikasleei dagokienez, haien gaitasun digitalak eta beste hizkuntza batzuen ezagutza hobetu nahi ditugu, eta kulturen arteko sentsibilizazio handiagoa sustatu, bai eta gure hizkuntaren eta Europako beste herritar batzuen hizkuntzen ezagutzarekiko sentsibilizazioa ere".

Irakasleek ere izango dute zer egin: "Gaitasun digitalak eta berrikuntza pedagogikoak hobetu nahi ditugu, aniztasunari ematen dioten erantzuna eta jardunbide egokien transferentzia Europako beste ikastetxe batzuekin partekatuz".

Ikastetxean ere emaitza positiboak espero dituzte bi esparrutan: "Europar Batasunan jarduteko duen gaitasuna hobetu nahi dugu, eta bere dimentsio europarra indartu irakaskuntzan, praktika berritzaileak ikasiz, eskuratuz eta garatuz. Gure hizkuntzaren garrantziari buruzko sentsibilizazioa hobetu nahi dugu, bai eta komunitate osoak gure komunitatera datozen familien transmisore eta eragile integratzaile gisa duen zeregina ere".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide