Garnicak 2023an 9 milioi euroko iruzur fiskala egin ote zuen ikertzeko eskatu diote Maderas de Llodioko grebalariek Aldundiari

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 7a

Lanuztearen 49. egunera heldu dira grebalariak. / Aiaraldea.eus

Atzo egin zuten bilera Arabako Foru Aldundiko ordezkariek eta grebalariek eta langileek proposatu zioten erakundeari 2023ko kontuetan dagoen bederatzi milioi euroko desfasea ikertzea.

Asteazkenean iragarri bezala, atzo bilera egin zuten Arabako Foru Aldundiko ordezkari politikoek eta Maderas de Llodioko grebalarien ordezkariek. ELAk adierazi du ez duela konfiantza handirik hitzorduak utziko dituen emaitzen aldetik, baina, hala ere, bi proposamen egin zizkioten langileek erakundeari.

Izan ere, Aldundiak aipatu zuen ez duela tresna nahikorik Garnica sakatzeko. Dena den, grebalariek uste dute badagoela bidea konpainiari aurre egiteko. Hain zuzen, beharginek azpimarratu zuten enpresaren 2023ko kontuetan bederatzi milioi euroko desfasea islatu dutela bi dokumentazio ezberdinetan.

Alde batetik, 2023ko jardunaldiari dagokionez, merkataritza-erregistroan 13 milioi euroko negozio kopurua jaso du. Aldiz, espedientearen azalpen memoria zenbaki bera 22 milioi eurokoa da.

Egurraren sektorea

Halaber, grebalariek uste dute badagoela beste modu bat egoeran eragiteko: egurraren sektorean eraginda. Berez, Garnicak argudiatu du egurraren prezioa oso garestia dela eta langileek uste dute Arabako Foru Aldundia harremanetan jar daitekela ekoizleekin salneurria murrizteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide