Txosna Batzordera batzeko deia egin dute, jai herrikoiak bizirik mantentzeko

Maider Ramirez Martin 2025eko azaroaren 7a

Koadriga lasterketa antolatu zuen Txosna Batzordeak 2024ko jaietan. / Aiaraldea.eus

Aitortu dute ez dela nahikoa herritarren ekarpena jai egunetara mugatzearekin, eta urte osoko jardunean alea jartzea funtsezkoa dela.

Laudioko Txosna Batzordeak komunikatua plazaratu du sare sozialetan, herritarrei deia egiteko urte osoan modu aktiboan parte har dezaten jaien prestaketan. 

Batzordeko kideek jaietako egunetan entzun behar dituzten iruzkinak islatu dituzte, modu ironikoan, aurretiko antolakuntza lanetan inplikazioa eskatzeko: "Haurrentzako zerbait egingo duzue? Ze goiz ixten den bokata txosna! Eta ez dituzue aurten patatak jarriko? Inork ez ditu talde hauek ezagutzen! Beste erromeria bat? lazko dekorazio berdina da, ze sosoak!". Horrelakoak entzun behar dituztela adierazi dute, eta txosnaguneko leloa Egotetik egitera dela birgogoratu dute.

Hainbat taldek eta eragilek osatzen dute txosna batzordea, eta azaldu dutenez, ekintzak aurrera eramateko prozesuak du haientzat pisurik handiena, eta ez hainbeste egitaraua bera burutzea. 

Hori dela eta, eta txosnagunea "denon ardura" dela aldarrikatuta, azaroaren 14an egingo den batzar ireki eta parte hartzailera joateko gonbita egin diete laudioarrei. Arratsaldeko seietan izango da bilera, Kultura etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide