Kirol gaindosia egon da igande goizean eskualdean, Urduñako Mendi Laskertak eta Laudioko Ibar Krosak kointziditu baitute. Hala ere, harrera beroa izan zuten bi probek. Urduñako zitak trail zaleak bildu zituen bitartean, Laudiokoak adin anitzeko atletak elkartu zituen Ellakurin.
9:30ean abiatu ziren probak, eta dozenaka lagun eta senide igo ziren igerilekuetako zelaietara, parte hartzaileei animoak emateko. Lasterketa herrikoiak bildu zituen eskualdeko kirolari gehien, Laudio Atletismo Taldeko kideek beste hainbat kategorietan ere protagonismoa izan zuten arren.