Jaialdi flamenkoaren edizio berria izan zuten larunbatean Andaluziar Etxean eta antolatzaileak gustura geratu ziren Evaristo Cuevasen emanaldiarekin. Abeslari horren hautaketa ez zen ausazkoa izan, Lámpara Minera sariketan irabazi edo finalista izatea lortzen duen artista bat ekartzen baitute herrira urtero.
Loli Solis presidenteak nabarmendu du Cuevasek ahots izaugarria duela eta flamenkoaren 'palo' guztietan ondo aritzen dela, baina bereziki trebea dela saetetan, genero oso zaila izan arren.
Argazkiak: Andaluziar Etxea