Kulturlab eta Zas Kultur ekimenen elkarlanari esker, pasa den ostegunean inauguratu zuten Periferian erakusketa Gasteizko San Anton plazako 4. zenbakian. Abenduaren 6an amaituko da egitasmoa. Hortaz, hilabete osoa egongo da Beñat Saratxaga, Susana Corbella, Nerea Apodaka, Belen Herrero, Jabier Herrero eta Izaskun Alonso Saratxaga sortzaileen lanak ikusteko.
Periferian izenburuak esanahi anitzak ditu. Modu batean, Laudiok duen kokapenari egiten dio erreferentzia, Bilbo eta Gasteizen artean baitago, baina, aldi berean, ez dago bi hiriburuetatik bereziki hurbil.
Bestalde, artista bakoitzak lan egiteko duen moduari ere erreferentziak daude izenburuan eta, azkenik, Kulturlab eta Zas Kultur ekimenen izaerak ere barnebiltzen ditu, ohiko arte kanal handietatik kanpo mugitzen dira eta.
Argazkiak: Kulturlab