Urteroko eskema baliatuta ospatu dute Magosto jaia Laudion. Aldai plaza izan da festaren epizentroa. Bertan egon da kokatuta Galiziako artisau eta ekoizleen azoka, eta jarduera ugari egon dira asteburuan espazio hori zein herriko beste kaleak girotzeko.
Gauzak hala, gaita doinuak nagusitu dira herrigunean asteburuko hainbat unetan. Baina momentu berezienetako bat larunbat arratsaldekoa izan zen, omenaldia egin baitzioten Laudioko Zentro Galiziarrako Jose Jose Rodriguez gaiteroari.
Argazkiak: Miguel Brizuela