Motorzaleek hitzordu interesgarria izan zuten ostiralean Laudion. Izan ere, Joseba Iraola txapelduna egon zen bere bizipenak partekatzen erabilera anitzeko udal aretoan. Bertaratuek aukera izan zuten euren galderak egiteko eta mendi igoerako lehiaketei buruzko interesa adierazi zuten.
Horrez gain, kirolari arrakastatsuak Nova NP-01 ibilgailua ekarri zuen berarekin eta ikusgai izan zuen Herriko Plazan. Ez hori bakarrik, bere motorra piztu zuen eta zaletuek makinaren orroa entzuteko parada izan zuten.
San Roke Racing kluba izan zen antolatzailea eta azpimarratu dute Iraolak etengabe hitz egin zuela agertutako jarraitzaileekin: "hark gertutasunez eta adeitasunez erantzun zien, motor eta lehiaketa munduko giro ezin hobea sortuz".
Argazkiak: San Roke Racing