Mikel Reparaz EITBko nazioarteko kazetaria eskuin muturraren eta Donald Trumpen gorakadari buruz mintzatuko da Faktorian ostegunean

Erredakzioa 2025eko azaroaren 18a

Mikel Reparaz kazetaria. / Wikipedia

EITBko Ameriketako Estatu Batuetako berriemailea zen Reparaz Donald Trumpek 2017ko hauteskundeak irabazi zituenean eta Black Lives Matter fenomenoa eta hainbat gertakari eta mugimenduren agerpena jarraitu zituen gertutik.

Ostegunean luxuzko gonbidatua izango du Faktoriak 19:00etan, Mikel Reparaz nazioarteko kazetariak oholtza hartuko baitu Ameriketako Estatu Batuetako arraza- eta klase-arrakalak azaltzeko. Nafartarra EITBko berriemailea izan zen Washingtonen 2013tik 2018ra bitartean eta tarte hori baliatu zuen herrialdeko hainbat txoko eta errealitate ezagutzeko, hiri erraldoietatik hegoaldeko mugaraino.

Edonola ere, Faktoriako doako solasaldiaren ardatza Estatu Batuen eta bere amets unibertsalaren arrakalak izango dira. Horren berri eman zuen kazetariak Las grietas de América liburuan eta Euskadi Saria jaso zuen 2021ean lan horregatik. 2024an Alberdania argitaletxeak euskaraz argitaratu zuen testua

Entsegu hori hizpide hartuta, Reparazek azalduko du nola dagoen sartuta arrazakeria Ameriketako Estatu Batuen bizkarrezurraren medulan eta nola horren sustraiek lagundu izan duten Donald Trumpen gorakadan. Kazetariak historia, kultura, kazetaritza eta ikerketa bidaia proposatuko du eta ekarpen baliotsuak egingo ditu. Izan ere, Black Lives Matter mugimenduaren, terrorismo zuriaren ondorioen edota Alt-Right-aren (eskuin alternatiboa) lekuko zuzena izan da.

Hori eta gehiagori buruz jakiteko, hitzordua izango dute interesdunek bi egun barru Faktorian bertan 19:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide