Atzo arratsaldetik itxita dago Laudioko Granja kiroldegiko igerileku handia. Laudioko Udalak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, mantentze lanak ari dira egiten bertan. Tokiko gobernuak adierazi du 17:30etarako aurreikusten dutela egotea erabilgarri azpiegitura.