Gaur goizeko 06:30ean suhiltzaileak Laudioko Carmen kaleko etxebizitza batean sartu behar izan dira balkoia erabilita. Hain zuzen, 83 urteko emakumezko batek erorketa izan du etxean eta telelaguntza botoia sakatu du.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta suhiltzaileek eskailera baliatu dute balkoitik etxebizitzan sartzeko. Zorionez, emakumearen egoera ona zen eta ez dute ezta ospitaleratu behar izan, Udaltzaingoak azaldu duenez.