Envases enpresak mahai-ingurua egin du Laudioalde eta Zaraobe Lanbide Heziketako ikastetxeekin

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 25a

Mahai-inguruaren argazkia. / Envases

Enpresak azaldu die nola egin nahi duten lan eta zer nolako beharrak izango dituzten.

Envases Metalúrgicos de Álava enpresak mahai-ingurua deitu zuen eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin, hau da, Zaraobe eta Laudioalderekin. Konpainiak azaldu du eskolekin lankidetza indartzearen aldeko apustua egiten duela eta horregatik antolatu zuela topaketa.

Edukiari dagokionez, Envasesek bi ildo landu zituen: 

  • Ikastetxeetan trebatutako profesional berriak erakartzea, egungo eta etorkizuneko produkzio-prozesuetan integratzeko beharrezkoak diren gaitasunak dituztela ziurtatuta.
  • Jardunean dauden profesionalen ezagutzak eguneratzea, teknologia berrietara eta etorkizuneko erronketara egokituz. Izan ere, Envasesek azpimarratu du teknologia berriak gero eta gehiago eta azkarrago garatzen ari direla.

Gauzak horrela, Envasesek nabarmendu du digitalizazioaren eta adimen artifizialaren erabileraren aldeko apustua egin duela  datuak aztertzeko, industria eraginkorragoa eta konektatuagoa lortzeko.

Era berean, diziplina askotariko prestakuntza teknikoa funtsezkotzat jotzen du produkzio-prozesu guztietan. Enpresak, halaber, talde anitz eta heterogeneoak sortzearen aldeko apustua egin du, kultura anitzetako pertsonak sartzea eta industrian emakumeen presentzia sustatuz.

Azkenik, ingelesaren ezagutzak ekoizpen-profiletan gero eta garrantzi handiagoa duela nabarmendu du enpresak, bai nazioarteko teknikariekin komunikatzeko edota jarraibideak ulertzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide