Master Txapelketa jokatu dute azken asteetan, Arabako Tenis Federazioak antolatuta. Federazioaren sailkapeneko jokalari onenak neurtu dira txapelketan, zortzi jokalari kategoria bakoitzeko. Neurketa guztiak Gasteizko Mendizorrotza kirolgunean jokatu dituzte.
Laudio Tenis Klubeko jokalari ugarik parte hartu dute Master Txapelketan, eta lortutako emaitza "oso onak" goraipatu ditu Andoni Agirretxe klubeko entrenatzaileak. Kimu kategorian bi laudioarrek okupatu dituzte podiumeko lehenengo bi postuak: Noa Olamendik eta Garazi Gardokik. Gizonezkoen kimu kategorian, aldiz, Jon Lujak lortu du garaipena. Lucia Cuadrak eta Irati Castedok, aldiz, bigarren postua eskuratu zuten kadete eta gazte kategorietan, hurrenez hurren.
Argazkiak: Laudio Tenis Kluba