Laudioko Berbots euskaltegiak herriko euskal idazle eta itzultzaileen kolektiboari pasa dio Euskararen Makilaren lekukoa. Laudioarrek euskal literaturari egindako ekarpena aitortu nahi izan dute Basalarrina elkarteak Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolaturiko ekitaldian.
Gaur egin dute Euskararen Makilaren entrega, Aldai Plazan. Maider Ramirez, Mikel Ayllon, Kepa Barañano eta Patxi Iturregi egon dira ekitaldian idazle eta itzultzaileen ordezkari gisa.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte