Hamabost urteko hutsunea bete eta Urkijo Kajoi festa antolatu zuen atzo Suziri Jai Batzordeak. Arrasateko Maritxu Kajoi festa ospetsuaren imitazio gisa jaio zen ospakizuna 2008an, eta, aurtengoan, Musika Egunaren egitarauaren barruan sartu dute ekimena.
Norberak "dotore" hitzari esanahi desberdina emanda Ruperto Urkijori omenaldia egin diote gazteek, Arloteen kantuen konpainian. Tabernaz taberna kalejira egin ostean, elizako arkupeetan luzatu dute festa-giroa eta gauerdia iristerakoan kanpaikadak ospatu dituzte, 2026ari ongi etorri aurreratua eskainiz.