Urtero bezala, Laudioko ikastetxe eta euskaltegi guztietako ikasleak batu ditu Euskararen Nazioarteko Egunak. Herriko plazan elkartu eta eskolan landutako euskararen aldeko mezuak irakurri dituzte.
Euskararen Nazioarteko Egunak beste nazioarteko egun batekin egiten du bat: Aniztasun Funtzionala duten Pertsonen Nazioarteko Egunarekin, hain zuzen ere. Azken horiei aitortza egin nahi izan diote gaur eguerdiko ekitaldian. Aniztasun funtzionala duten pertsonen izenean Eginaren Eginez elkarteko kide den Noelia Da Costak hartu du hitza, hizkuntzaren garrantzia azpimarratuz.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte