Kontratazioak egin nahi dituzten enpresak eta autonomoak eta langabe dauden herritarrak harremanetan jartzeko I. Enplegu Azoka deitu dute hurrengo ostegunerako Laudion. Hain zuzen, Laudio Hazin (Hiru Kurutzetan) izango da ekimena 09:30etatik 12:00ak arte.
Parte hartzeko eta izena emateko 623 41 59 20 telefono zenbakira deitu beharra dago. Informazio gehiago ere eska daiteke info@aiaraldealanea.eus helbide elektronikoan.
Hain zuzen, Aiaraldea Lanean eskualdeko enpresen eta autonomoen federazioak antolatu du ekimena Vital Fundazioaren laguntzaz eta enplegua lortu nahi dutenen zein tokiko enpresarien beharrak asetzea da helburua.