Maderas de Llodio greba mugagabean

Indar erakustaldi berria egin dute Maderas de Llodioko langileek grebaren 83. egunean

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 11

Laudioko kaleak bete ditu Maderas de Llodioko grebaren aldeko manifestazioak eta lantegian suzirien artean egin dute topa borrokaren alde.

Gabon latzak izango dituzte Aiaraldean hainbat familiak Maderas de Llodioko greba dela medio. Langileek 83 egun bete dituzte piketean kaleratzeak eta deslokalizazioa gelditzeko eta, momentuz, animotsu ari dira borrokan. 

Gaur manifestazio oso jendetsua antolatu dute herrian. Plazatik abiatu eta Zumalakarregi etorbidea hartu ondoren, lantegira jo dute, non suziriak eta bengalak ez diren falta izan. Bidean beharginek eurek hartu dute megafonia eta amorru oihuak eta barre algarak uztartu dituzte umorez.

Behin enpresara helduta, ekitaldia prest zuten han eta mezu argia zabaldu dute: greba eta presio tresnak direla soilik eraginkorrak Garnicaren zuzendaritzaren kontra eta horregatik grebari eutsiko diotela.

Gabonetako elkartasun zozketa

Erresistentzia deiarekin batera, SOS Aiaraldeak aipatu du Gabonetako elkartasun zozketa abiatu dutela eta zenbakiak erosi ez ezik, piketean produktuak uzteko aukera ere egongo dela. Amaitzeko, grebalariek topa egin dute mobilizazioa animoz bukatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide