Cristalerias Toro enpresa txiletarra eskuratuko du Vidralak, 77 milioi euroren truke

Maider Ramirez Martin 2025eko abenduaren 12a

Beirazko botilak ekoizten dituzte Vidralan. / Aiaraldea.eus

Nazioartekotze-estrategiaren isla da azken salerosketa hau, eta Laudioko multinazionalak munduan zehar dituen beste bederatzi instalazioei batzen zaie.

Atzo jakinarazi zuen Vidralak Cristalerias Toro enpresa txiletarraren kapital sozialaren %100 eskuratuko zuela. Merkataritza akordioa ixtean, 77 milioi euroren truke erosiko du eta, zabaldutako oharrean adierazi dutenez, transakzioak barne hartuko ditu bere gain hartutako zorra eta ordainketa geroratuko zaion prezioaren zati bat.

Erosketa ixteko baldintza batzuk bete beharko direla azaldu dute; besteak beste, antolakuntzaren doikuntza- eta egokitzapen-plan bat eta hartzekodunekin egindako birfinantzaketa-akordio bat.

Cristalerias Torok urtean 145.000 tona beira instalatzeko gaitasuna du, eta Vidralak uste du 2025ean 75.000 milioi peso txiletar (69,8 milioi euro) salduko dituela eta ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 13.000 milioi peso ingurukoa izango dela (12,1 milioi euro).

Fusioa gauzatuz gero, Vidralaren posizio finantzarioak "sendo" jarraituko du, urteko EBITDA baino 0,5 aldiz gutxiagoko zor garbi finkatuarekin, multinazionalak berak eginiko kalkuluen arabera. 

Santiago Txileko fabrikarekin, hamar izango lirateke Vidralak munduan zehar dituen instalazioak. Laudiokoaz gain, beste bi fabrika ditu Espainiako estatuan: Albaceten eta Bartzelonan. Horrez gain, bina instalazio dituzte Brasilen, Erresuma Batuan eta Portugalen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide