Gainezka egon da Kasinoa Altzarrate Sarien banaketa ekitaldian

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 15a

Altzarrate elkarteak bere urteroko sari banaketaren X. edizioa egin du igandean eta laudioar ugarik bete dute Kasinoa Oscar Ruiz, Felix Mugurutza, Laudioar Txirrindulari Elkartea, Uxue Palacios eta Areta Herri Eskola aitortzeko.

Altzarrate Sariek X. edizioa izan dute igandean eta efemeridearen tamainako ekitaldia antolatu dute Kasinoan. Oholtza, aurkezlea eta Ximenaren abestiak izan dira garaikurren banaketarako osagaiak eta irabazleek poztasunez jaso dituzte.

Oscar Ruiz CD Laudioko jokalariak azpimarratu du ohorea dela berarentzat herriko gazteek erreferentetzat hartzea eta ziurtatu du taldearekin 3. mailan jokatzea dela bere kirol ametsa.

Laudiar Txirrindularitza Elkarteak, bere aldetik, gogoratu du klubak 65 urte bete dituela eta, horregatik, hainbat sortzaile omendu nahi izan ditu, oholtzara igotzea eskatuta. 

Felix Mugurutzak umorez hartu du garaikurra eta aipatu du bere helburua zela kirolari onenaren saria jasotzea. Txantxak alde batera utzita, Mugurutzak aldarrikatu du ezinbestekoa dela Laudioko ondarea berreskuratzea eta mantentzea.

Uxue Palacios izan da, hain zuzen, kirolari onenaren aitortza eraman duena eta aitortu du bere xedea dela bere diziplinako onenekin lehiatzea etorkizunean.

Areta Herri Eskola izan da azken garaikurra hartu duen irabazlea eta horretarako hainbat ikaslek hartu dute oholtza. Txetxu Urkijo zuzendariak gogoratu du ikastetxeak 100 urte bete ahal izateko jende ugarik lagundu behar izan duela aurretik, egungo belaunaldia heldu baino lehen.

Behin banaketa amaituta, Peli Ortiz de Zaratek hartu du hitza balioan jartzeko Altzarrate elkartearen ibilbidea eta bertaratukoei eskatu die mezu bat grabatzea ospitalean dagoen kide bati. Azkenik, sarituek euren omenezko aurreskua jaso dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide