2025/12/17 19:00

Hitzaldia

Xerka, euskal landa-eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak

Xerka, euskal landa-eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak
Laudioko Kultura Etxea, Laudio
  • Dinamizatzaileak: Joseba Olagarai. Kazetaria eta aurkezlea. / Martxel Larraza. Kazetaria eta argazki-proiektuaren sortzailea.
  • Mahai-ingurua: abenduaren 17a, asteazkena – 19:00etan
  • Erakusketa: abenduaren 18tik 22ra – 16:30-21:00
  • Tokia: Kultura Etxea
  • Norentzat: Herritarrentzat
  • Hizkuntza: Euskara
  • Sarrera librea lekuak bete arte

Argazki-erakusketa eta hitzaldi honen bitartez, Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsona queer-en bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak ezagutuko ditugu, eta frogatu egingo digute herri txikietan bizi garenean ere, posiblea, kemenaren adierazgarri eta eraldatzailea dela queer izatea bertoko identitatetik, euskal landa-eremuan eta euskaraz. Bizitza landatarra eta aniztasuna nekez uztar daitezkeelako ideia hori kolokan jartzeko xedea duen ikusgaitasun-, memoria- eta erresistentzia-ariketa bat da obra hau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide