Herriko plazako zuhaitzeko eta gainontzeko kaleetako argiak piztuta eman diote hasiera Laudioko Herri Eguberri egitarauari. Endika Salcedo Cantero arduratu da argiak pizteko botoia sakatzeaz, eta Santa Luzia abesbatzako kideak eta arloteak arduratu dira ekimena girotzeaz. Horrez gain, Maderas de Llodioko langileak ere bertaratu dira plazara, Garnicak burutu nahi dituen kaleratzeen aurka egiten ari diren greba mugagabea jendarteratzen jarraitzeko.
Modu horretan hasi da Laudioko Udalak Eguberrietarako prestatutako egitaraua. Dozenaka jarduera prestatu dituzte datozen egunetarako. Hemen ikusi daiteke programa osoa.