Harrera beroa izan du Arabiera-amazigera-euskara hiztegiaren aurkezpenak

Erredakzioa 2025eko abenduaren 30a

Dozenaka lagun bertaratu ziren atzo Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan eginiko aurkezpenera. 

Harrera beroa izan du Arabiera-amazigera-euskara poltsiko hiztegiaren aurkezpenak. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak garatu du egitasmoa, eskualdeko hainbat eragile eta norbanakorekin elkarlanean. Elkarlan horren emaitza ikusi ahal izan zen atzo Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan eginiko aurkezpenean, dozenaka lagun bertaratu baitziren, adin eta jatorri anitzetakoak.

Kontseiluko kidez gain, hiztegiaren osaketan parte hartu duten beste kide batzuek ere hartu zuten hitza, eta musika emanaldiarekin zein mokaduarekin borobildu zuten saioa. 

Horrez gain, hiztegia sozializatzeko prestatutako bideo sortaren lehen atala ere estreinatu zuten atzo. Izan ere, datozen asteetan hainbat baliabide plazaratuko ditu Kontseiluak eginiko lana jendarteratzeko. Aurkezpenean aurreratu zutenez, ikastetxeetan landuko dute hiztegia, eta beste hainbat toki publikotan ere egongo da ale fisikoak eskuratzeko aukera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide