Dolores Oliva Garcia eta Francisco Salgado Gonzalez omenduta agurtu dute 2025a Ugarten

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 2a

Dolores Oliva Garcia eta Fra 1 1767373301625
Dolores Oliva Garcia eta Fra 2 1767373303860
Dolores Oliva Garcia eta Fra 3 1767373304976
Dolores Oliva Garcia eta Fra 4 1767373305673
Dolores Oliva Garcia eta Fra 5 1767373306385
Dolores Oliva Garcia eta Fra 6 1767373307356
Dolores Oliva Garcia eta Fra 7 1767373308025
Dolores Oliva Garcia eta Fra 8 1767373308694

Ugarten urteetan zehar mantendu den "auzotasunaren" adibide izateagatik omendu dituzte bi bizilagun edadetuak. 

Omenaldi xume bezain hunkigarria egin zieten Dolores Oliva Garcia eta Francisco Salgado Gonzalezi 2025eko azken egunean Ugarten. "Ezagutzen ez dituzuenentzat, bizitza gehiena auzoan eman duten bi pertsona direla esango dizuegu. Eta haien parte-hartzearekin eta auzokoekin duten harremanarekin elkarbizitza atseginagoa egin dutela", azaldu zuten auzoko plazan eginiko ekitaldian.

Nabarmendu zutenez, "auzoan gertatu diren aldaketa askoren lekuko" izan dira bi bizilagunak, baina aldarrikatu zuten, aldaketa horiek gainetik, "auzotasuna" dagoela, "auzo bera partekatzen dugun pertsonen arteko harremana", eta horren "adibide polita" direla Oliva eta Salgado: "gure artean zaintzen bagara, auzokoaren beharrei erantzuten badiegu, askotan horiek 'familia' bihurtzen direla".

Gauzak hala, hamarkadetan zehar auzoan izan duten presentzia goraipatu zuten ekitaldian: "Dolores, Francisco, bizitzako gorabeherak gainditzeko eta gainditzen jarraitzeko gaitasuna duzuela adierazi diguzue, eta ziur gaude ez zirela gutxi izango. Horregatik eta auzoko guztiokin duzuen harreman zoragarriagatik, eskerrak ematen dizkizuegu eta omenaldi txiki hau egiten dizuegu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide