Iragan urtarrilaren 5ean zabaldu zituen ateak Laudioko Gurdi Gaztetxeak eta bart iluntzean antolatu zuten Suberri Gazte Asanbladako kideek lehenengo ekintza bertan. Izar Mendiguren eta Asier Alcedo bertsolarien konpainian gauerdira arte luzatu zen bertso-afaria antolatu zuten gune autogestionatu berrian. Arrakastatsua izan zen oso gaztetxeko lehenengo jarduera, 90 gazte baino gehiago batu baitziren bertan.
Martxa hartuta dago Larrazabal auzoko gaztetxea. Asanblada irekiak egiteari ekingo diote igande honetatik bertatik, 17:30etatik aurrera. Gainera, iragarri dutenez, datorren larunbatean (urtarrilak 17) kontzertuak eskainiko dituzte.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte