Gogotsu heldu diote Maderas de Llodioko langileek 2026ari. Barrikada muntatu dute fabrikako sarreran, eta sua piztu dute bidoi baten barruan. 115 egun bete dituzte Laudioko egur fabrikako beharginek greba mugagabean, Garnica multinazionalak ezarri nahi dituen 39 kaleratzeen aurka. Gabonetako oporretan ere ez dira geldirik egon, elkartasun zozketa burutu baitute grebako erresistentzia kutxa ekonomikoki hornitzeko.