Astelehenean Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat bertaratu zen Envases enpresara. Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburu Mikel Jauregik eta Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezek parte hartu zuten, eta haiekin batera Industriaren Sustapeneko sailburuordea eta Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako diputatua (Saray Zarate) ere egon ziren.
Enpresako buruek, bere aldetik, goi-tentsioko linea elektrikoa hobetzeko aurrerapausoak ematea eta enpresaren zein eskualdearen etorkizuneko bideragarritasuna babestuko duen industria-lurzoru gehiago izatea komeni dela adierazi zieten ordezkari politikoei.
Halaber, berretsi zuten Aiaraldean erroak mantentzeko asmoa dutela. Konpainiak gogoratu zuen 2025ean garatu zuen inbertsioa eta azaldu zuen 2026an pareko inbertsioari eusteko ideia duela (urtean laupabost milioi euro ingurukoa).
Gonzalezek eta Jauregik, euren aldetik, babes osoa adierazi zioten Envasesi eta "ezkutuko txapeldun" gisa definitu zuten eskualdean.