Beñat Iturbek, Lide Arregik eta Gaizka Sarasuak probatuko dituzte bihar euren bakarrizketak Faktorian

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 14a

Beñat Iturbe oholtzan./ B. I.

19:00etan hasiko da umore emanaldia eta duela gutxi hasi diren sortzaileak zein eskarmentu handikoak egongo dira. Ekintza doakoa da.

Bakarrizketa probalekua izango da Faktoria bihar berriro ere eta maila handiko gonbidatuak aurkeztuko ditu Julen Pagazaurtunduak 19:00etatik aurrera; Beñat Iturbe gidoilaria, Lide Arregi bertsolaria eta Gaizka Sarasua antzezlea.

Iturbe Iruñekoa da eta ibilbide luzeena dauka umorearen esparruan. Gidoilaria da telebistan ogibidez eta bere testuekin osatutako saio bereziak grabatu ditu jadanik. Horrez gain, podcasterra ere bada, Tom Cruising egin du, baina egun badauka beste bat umorean zentratuta: Grazia. Azken proiektu horretan Mikel Pagadi, Anton Telleria edota Divina Comedia elkarrizketatu ditu.

Horrez gain, aipagarria da bakarrizketari ospetsuagoak gonbidatu dutela euren saioetara —La ruina programan egon zen— edota euren ikuskizunak irekitzeko.

Lide Arregi oñatiarra, ordea, urte gehiago eman ditu bertsolaritzaren munduan, eta duelaurtebete hasi zen bakarrizketak egiten. Bere trebeziaren lagin bat erakutsiko du bihar.

Gaizka Sarasua, bere aldetik, antzezlea da. Hala ere, diziplina horretarako trebatzeko orduan, stand up komedia egiteko ere prestatu du bere burua eta bihar egongo dira ikusgai lan horren emaitzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide