La Milagrosa Ikastetxeak diziplina positiboan oinarritutako prestakuntza-tailerra antolatu du biharko. 17:00etan hasiko da, eskolako erabilera anitzeko aretoan. Diana Jimenez psikologo eta neurohezitzaileak zuzenduko du saioa, eta Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako trantsizioa modu osasuntsu eta arrakastatsuan lantzea izango du ardatz.
Zentroa eskaintzen ari den ate irekien egitarauaren barruan kokatzen da biharko saioa, eta familiei zuzenduta dago. Azaldu dutenez, helburua da gurasoei ezagutza eta tresna praktikoak eskaintzea, haur eta nerabeengan "autoestimu handia, elkarrekiko errespetua, independentzia, lankidetza, gatazken konponketa eta autokontrola" garatu ahal izateko, besteak beste.
Tailerrean baliatuko duten metodologia learning by doing izango da, hau da, bizipen bidezko ikaskuntza. Modu horretan, parte-hartzaileek edukiak praktikaren bidez barneratu ahalko dituzte
Diana Jimenezek 25 urte baino gehiagoko esperientzia du haur eta gazteen heziketaren arloan, psikologo lanetan eta irakasle espezializatu gisa aritu baita.