2026/01/30 18:30

Mindfulness: oraina bizitzea antsietateari aurre egiteko (Lehen saioa)

Mindfulness: oraina bizitzea antsietateari aurre egiteko (Lehen saioa)
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Itziar Gandía Quintanilla. Psikologoa eta talde-psikoterapeuta. Talde Psikoterapia Analitikoko graduondokoa du. Mindfulness-ean nahiz traumaren gorputzetiko tratamenduan trebatu da eta genero-ikuspegitik emakumeekin lan egiteko metodologia partizipatiboetan ere aditua da.
  • Data: Urtarrilak 30, otsailak 13, 27, martxoak 13, 27, apirilak 10, 24, maiatzak 8 (denak ostiralak)
  • Ordua: 18:30-20:30
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Emakumeak 18+
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Aldez aurretik izena eman behar da

Emakume askoren bidaide den antsietateak zartako batez atera ohi gaitu orainalditik, unean unekoaren gozamenetik. Tailer hau osasunarekin eta ongizate pertsonalarekin konektatzeko gune bat da. Nork bere burua ezagutzeko gune honetan, erlaxazio-, kontzentrazio- eta arreta teknika errazak ikasiko ditugu; emozio negatiboak gobernatzeko teknika lagungarriak ere ezagutuko ditugu, eta antsietatea, estresa nahiz mina murriztuko, jokabide eta ohitura kaltegarriez gain.


Izena ematea:

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30

Ohar garrantzitsuak:

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da.
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Tailerrek plaza mugatuak dituzte: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
  • Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide