Euriak ez ditu gelditu Laudioko XVIII. Herri Kroseko ehunka parte-hartzaileak. Dortsal guztiak agortuta (350, hain zuzen) gutxi batzuk baino ez dira izan gaur 17:00an irteera-lerrora bertaratu ez direnak, eguraldiaren iragarpena ikusita, beharbada.
Dena den, balorazio oso positiboa egin du Alberto Talledo Laudioko Atletismo Klubeko presidenteak eta nabarmendu du emakumeen parte hartzea % 20 igo dela. Hasieran euria egin duen arren, arazorik gabe egin du aurrera lasterketak.
Gizonezkoen artean Mikel Ugartek eraman du lehenengo postua, eta Koldo Ayestak eta Xabier Labakak bigarren eta hirugarrena, hurrenez hurren. Onditz Iturbe izan da emakumezkorik azkarrena, eta Lola Oyarzabalek eta Garazi Kortak jarraitu diote.
Tokiko kirolarien aipamenak Josu Apraizek eta Ane Lopezek eraman dituzte.
Atletismo Klubeko kideek beste hainbat edizio antolatzen jarraitzea espero dutela aitortu diote Aiaraldea Komunikabideari: