Areto hockeyko Espainiako Txapelketako sektore fasea jokatu da asteburuan Laudion

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 26a

Ganbegi taldeak bina partida jokatu ditu larunbat eta igandean estatuko hainbat talderen aurka. Tokikoak zelaian ondo aritu badira ere, ez dute sailkatzerik izan.

Areto hockeyaren epizentro bilakatu da asteburuan Laudioko Granja kiroldegia. Izan ere, modalitate horretako gizonezkoen ohorezko mailako Espainiako txapelketako sektore fasea jokatu dute bertan estatuko bost taldek: Ganbegi HT, Linia 22 HC (Terrassa), CSA Ourense, CH Benalmadena eta Codema HC (Gijon). 

Partidu zailak izango zirela aitortu zioten Urko Ruiz eta Gentza Diaz jokalariek Aiaraldea Komunikabideari lehenengo norgehiagokaren aurretik eta, zoritxarrez, ez dute desiatutako emaitza lortzerik izan. Hala ere, "emaitza ona izan ez den arren, errendimendu bikaina izan dute", Hector Borge Ganbegiko arduradunaren arabera.

Larunbateko lehenengo partidan Benalmadenaren kontra lehiatu zen Ganbegi eta, nahiz eta "oso ondo jokatu", 1-3ko emaitzarekin amaitu zuten. Bigarrenean, ordea, 6-6ko berdinketa lortu zuten, eta puntu garrantzitsu bat lortu zuten horrela.

Igandean Linia 22 kataluniarren aurka jokatu zuten herrikoek eta beste berdinketa bat erdietsi zuten, 4-4ko markagailuarekin oraingoan. Azkenengo norgehiagoka CSA Ourenseren aurka galdu zuten, 6-5eko emaitzarekin. 

Gauzak horrela, bi puntu baino ezin izan zituzten lortu laudioarrek, eta hurrengo faserako sailkatzerik ez. 

Azken sailkapena honako hau izan zen:

  1. Benalmádena - 10 puntu
  2. Linia22 HC - 7 puntu
  3. CSA Ourense - 4 puntu
  4. Codema HC - 3 puntu
  5. Ganbegi HT - 2 puntu

Hauek izan ziren Ganbegiko jokalarien adierazpenak haien lehenengo partida hasi baino lehen:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide