Guardianen itxiera

Villosako Gabonetako marrazki lehiaketari atzera begiratua

Txabi Alvarado Bañares 2026ko urtarrilaren 29a

Gabonetako marrazki lehiaketa zen Villosak (gerora Guardian Llodio izango zen beira fabrikak) antolatzen zuen ekintza arrakastatsuenetako bat. Hiru mila haur baino gehiago parte hartzera iritsi ziren norgehiagokaren ediziorik oparoenetan. 

1984 eta 1986. urteen artean eskuratu zuen Guardian multinazionalak Laudioko Villosa enpresa. 1934an inauguratu zen beira fabrika, baina 1970. hamarkadan iritsi zen bere punturik gorenera, 1.500 langile izatera iritsita. 

Villosaren jarduna ez zen fabrika barrura mugatzen. Frankismo garaian nagusitu zen "kapitalismo paternalista" bere egin zuen enpresako zuzendaritzak, eta zeresan handia izan zuen herriaren garapen sozial zein kulturalean. Horren adibide da CD Villosaren (gerora CD Laudio izango zenaren) bilakaera, edota herrian antolatutako ekitaldi guztiak. 

Jarduera guzti horietatik, Gabonetako marrazki lehiaketa izan zen arrakastatsuenetako bat eta, seguraski, hainbat belaunaldiren oroitzapenean iltzatuenen geratu zena. 1972. urtean egin zen egitasmo horren lehen edizioa.

3.000 haurren langa gainditzera iritsi ziren 1980. hamarkadan, eta sariak banatzeko ekitaldiak agendan gorriz markatutako zitak izatera pasa ziren.

Hasieran 150 parte hartzaile inguru aurkezten ziren, fabrikako langileen seme-alabak gehienak, baina ekimenak laster hartu zuen herri-dimentsioa, milaka haurren parte hartzearekin eta eskolen inplikazioarekin.

3.000 haurren langa gainditzera iritsi ziren 1980. hamarkadan, eta sariak banatzeko ekitaldiak agendan gorriz markatutako zitak izatera pasa ziren. Estreinatu berri zen pelikula bat ikusteko aukera ematen zitzaien parte hartzaile guztiei Castillo zineman, eta irteeran gozoki-poltsa bana ematen zieten. Haur kopurua handia zenez, hiruzpalau saio antolatu behar izaten zituzten inor kalean geratu ez zedin. Lehiaketaren irabazleak, gainera, bizikleta bat jasotzen zuen sari moduan. 

Elementu horiek guztiak (lehiaketa bera, bizikleta, zinema proiekzioa, gozoki poltsa...) Laudioko milaka eta milaka herritarren oroimen kolektiboaren parte bilakatu ziren urteen poderioz. 1990. hamardan utzi zitzaion ekimen arrakastatsu hori antolatzeari, Villosa Guardian multinazionalaren engranajeko pieza bat bezala egonkortu zenean. Hortik aurrera, ohikoan esaten den bezala, ezer ez zen jada berdina izango. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide