Bertso afaria hartuko du Aretako Kultura Etxeak otsailaren 6an, ostirala, 21:00etan. Aissa Intxausti eta Igor Elortzarekin batera, Gaizka Sanchez eta Odin Gonzalez herriko bertso eskolako kide gazteek ere kantatuko dute eta Izar Mendigurenek hartuko ditu gai jartzailearen ardurak.
Antolatzaileek ohartarazi dute plaza kopurua mugatua dela eta astelehenean (hau da, bihar) agortuko dela tiketak erosteko epea. 20 euroren truke eskuratu daitezke Ilargi eta El Tunel tabernetan.
Menua entsalada, sukalkia, postrea, kafea eta kopa da eta aukera barazkijalea zein beganoa eskainiko dute.
Bertsolariei dagokienez, Aissa Intxausti lekeitioarra Bizkiako finalista izan da eta Igor Elortza durangar beteranoak hiru hamarkada bete ditu kantatzen. Ibilbide luze horretan lau aldiz izan da Euskal Herriko txapelketako finalista eta behin hirugarren sailkatu zen.