Ostegun honetan egingo dugu Azalera podcastaren 2026ko lehen saioa, 13:00etan. Laudioko gaurkotasun instituzionala izango dugu hizpide, Ainize Gastaka alkatearekin.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Gaur (otsailak 2) itxiko da horretarako tartea, 22:00etan.