Mendian erreskateak egiteko boluntario taldea sortzeko asmoarekin aurrera jarraitzen dute Laudion. Izan ere, pasa den astean bilera deitu zuten eta hainbat lagun batu ziren ekimenera.
Batzar horretan adostu zuten elkartea legeztatzea eta WhatsApp taldea sortzea bien bitartean koordinatzeko.
Berez, 4x4 ibilgailuak dituzten herritarrek osatu dute taldea eta euren helburua da bitarteko horiek Udalaren, Gurutze Gorriaren edota Babes Zibilaren mesedera egotea mendian larrialdirik gertatuz gero.
Ekimenaren bultzatzaileek azpimarratu dute Adamuzen gertatutako tren istripuan quada zuen lagun batek zauritu ugari erreskatatu zituela eta hori adibide bat dela eurentzat: "Gure ibilgiluekin heldu gintezke anbulantziak heldu ezin diren tokietara".