Gaur 07:55ak aldera trafiko istripua gertatu da A-625 errepidean, Orozkotik eta Arakaldotik datozen erreiak batzen diren tokian.
Ertzaintzak adierazi duenez, ez da zauriturik egon, baina trafikoa eten behar izan dute eta behin bidea garbituta, 09:20an itzuli da normaltasuna errepidera.